lunes, 16 de marzo de 2009

Lekitto Calling, ondino eztozula entzun? Earra abixu ...

Santi da Karlitos, Karlitos da Santi, mikrofono aurrian, mano a mano. Kaskuk ipini eta txikira beti ordago! Ez dakiu noiz amaitxuko dan gure radijuko ibilbide oparua, asike berandu ein aurretik barijakuko arratsaldeko 19:30ak heltzen dizenian, 107,7 FM sintoniza eta gozatu !!!!

Lekitton oin urte batzuk “arrakala” berbia entzun eta radijuaz lotzen zan, musikiaz, musika onaz. Gaur egun, zoritxarrez radijuak injarra galdu dau herrijan eta peni da, hedabide benetan erabilgarrija eta probetxugarrija dalako. Baliabide horiek erabiltzeko, batu ginin lekittoko bi gaztek osatzen dabe Lekitto Calling, musikia baino zeozer gehijao ustartzen daben arrakalako saijua.

Gaur egunian milaka musika programa daoz ehundaka emisoretan sakabanatuta. Ez dao radiju piztu besterik horretaz ohartzeko. Oin ia, seguraski, zure musika gustokua radijuan topatia, ez da hain erresa, ezta? Hay amigo…. Guk ez dou ziurtatzen gure irratsaiju sintonizatian gustoko zeozer entzungo dozunik, baina probatiarren …

Atzerriko talde ezagunak, ez hain ezagunak, eta bertoko grupuen doinuak betetzen dabe Lekitto Calling saijua. Santi da Karlitos musika onagaz gozatzen eta zeuri gozaraziz. Gogoratu, Barijakuro Arrakala irratijan elkar topo ein ahal izango dogula, 19:30tik 20:30etara eta errepikapena Sapatutan 10:00tik 11:00ra.

Guaz harremanetan ipintxeko; lekitto_calling@hotmail.com. Txorradak zulun esan arpeira …

Gaiztuk ixan eta amari kasurik pez!

Santi eta Karlitos, Lekitto Calling Rules

martes, 10 de marzo de 2009

MARTXOKO PROGRAMAZIOA ARRAKALAN

ASTELEHENA

8.00 Canasteros - Flamenkua (Hala Bedi, Gasteiz)
13.00 Irratia.com - Teknopatak (Bilbo Hiria)
21.00 Zaharrak berri - Historia saiua (Hala Bedi, Gasteiz)

MARTITZENA

8.00 Gora Euzcadi Chistulari - Urkiko alderdi nazional-sozialistaren buletin informatibua (Matrallako, Eibar)
11.00 Oiartzuarren baitan - Nagusixeri elkarrizketak (Arrakala eta Oiartzun irratixen elkarlana)
20.00 Oiartzuarren baitan (R)

21.00 Hegoaldeko ostatua - Morau eta bere munduko musikak (Info7, Urruña)
22.00 Potxuak saltsan (R)
23.00 Canasteros (R)

EGUAZTENA

8.00 Aittitta raduga - Aktualidadiari intsumisiñua (Arrakala)
15.00 Kateak apurtu - Saio antierrepresibua (Eguzki, Iruñea)
20.00 Isilduen olatuak (R)
21.00 Sound system - Musika beltza (Molotoff, Hernani)
22.00 Gora Euzcadi Chistulari (R)

EGUENA

8.00 Argizirin aitaldia - Baztango asteko onena (Xorroxin, Elizondo)
15.00 El pintalabios - Gay rock (Hala Bedi, Gasteiz)
19.30 Potxuak saltsan - X tematikako saiua (Arrakala)
21.30 Euskalerriaren yakintza - Azkuen upin bildumia (Arrakala)
22.00 Gozakaizte - Vintage music (Info7, Urruña)

BARIJAKUA

8.00 Hondarren lapikoa - Beti gozuena (Tas Tas, Bilbao)
15.00 Aittitta raduga (R)
19:30 Lekitto Calling- musika irratsaioa (Arrakala)
21.30 Berbenir - Jazza eta bestelako musika arrarua (Txapa, Bergara)

ZAPATUA

8.30 Katuk morun - Pop musikia Jon Eskisabelen eskutik (Info7, Urruña)
9.30 Axa mixa - Umiei zuzendutako saiua (Tas Tas, Bilbao)
11.00 Gure Arbasoak - Nagusixeri elkarrizketak (Irulegi, Donibane Garazi)
12.00 Zaharrak berri (R)
14.00 Kolax - Magazina (Txapa, Bergara)
15.00 Hontzadarra - Monografikuak (Eguzki, Iruñea)
16.00 Burdinola - Metal hotsak sutegixan (Info7, Urruña)
18.00 3 kortxea - Cock rock (Hala bedi, Gasteiz)
19.00 Bailara ezkutua - Garrasi rock (Info7, Urruña)
21.30 Izarrak eta ilargia - Antxiñako musikea (Tas Tas, Bilbao)
22.30 A desalambrar - Saio internazionalistia (Hala Bedi, Gasteiz)

DOMEKIA

9.00 Bertxoko - Versolaris con grazia y zalero (Hala bedi, Gasteiz)
10.00 Celosamente gordea - Berba leunak (Hala bedi, Gasteiz)
11.00 Il treno cinque - Eguardixa ziharkatzen (Eguzki, Iruñea)
13.00 Mundo cocek - Munduko musikak (Eguzki, Iruñea)
14.30 Licor cafe - Galegozko saiua (Zintzilik, Orereta)
16.30 Matxura buruan eta ibili munduan - Umorezko saiua (Zintzilik, Orereta)
18.00 Kaleko mobida - Oi! eta streetpunk (Info7, Urruña)
19.00 Irauli uhinak - Irabiaketa (Gazte Sarea)
20.00 Mar de fueguitos - Saio internazionalistia (Tas tas, Bilbao)
21.00 Euskalerriaren yakintza - Azkuen upin bildumia (Arrakala)
21.30 Insert koin - Saio kanpetxanua (Uhinak, Aiara)
22.00 Isilduen olatuak - Internazionalismua Euskal Herrittik (Arrakala)
23.00 Matxura buruan eta ibili munduan (R)

(R) Errepikapenak

domingo, 23 de noviembre de 2008

ARRAKALA IRRATIA

ARRAKALA IRRATIA
Arrakala irratia 1985ean jaio zen Lekeitioko Nautikako irakasle batzuek irratiaren proiektua martxan jarri ostean. Hasiera batean Nautikako eskolako erabilerara murriztu zen arren, gerora herriko gazteen bultzadarik esker, 107.7FM frekuentzian Arrakala herri irrati librea itxura hartzen hasi zen.Bultzadarik handiena irratia gaztetxera igaro zutenean hartu zuen, Lekeitioko musikarekiko zaletasuna irratiarekin uztartu zenean. Handik urte batzuetara, Kultur Etxetik emititzen hasi zen. Hala ere, orain dela 5 urterarte irratiaren instalazioak ez dira finkoak izan eta Lekeitio guztian entzuteko arazoak zeuden.Gaur egun, astero berrikuntzaz beterik dagoen programazioa eskaintzen du Arrakalak. Gainera Internet bidez funtzionatzeak eta instalazioen berrikuntzak onurak ekarri dizkio irratiari. Herrian ekoiztutako 3 irratsaio daude eta Euskal Herriko beste txokoetan ekoiztutakoek osatzen dute Arrakalako programazioa. Bertoko irratsaioak arrosa sarean daude eskuragai, horrela Euskal Herriko edozein irratitan entzutea ahalbidetuz.Kontakturako helbidea: arrakala@hotmail.com.