lunes, 16 de marzo de 2009

Lekitto Calling, ondino eztozula entzun? Earra abixu ...

Santi da Karlitos, Karlitos da Santi, mikrofono aurrian, mano a mano. Kaskuk ipini eta txikira beti ordago! Ez dakiu noiz amaitxuko dan gure radijuko ibilbide oparua, asike berandu ein aurretik barijakuko arratsaldeko 19:30ak heltzen dizenian, 107,7 FM sintoniza eta gozatu !!!!

Lekitton oin urte batzuk “arrakala” berbia entzun eta radijuaz lotzen zan, musikiaz, musika onaz. Gaur egun, zoritxarrez radijuak injarra galdu dau herrijan eta peni da, hedabide benetan erabilgarrija eta probetxugarrija dalako. Baliabide horiek erabiltzeko, batu ginin lekittoko bi gaztek osatzen dabe Lekitto Calling, musikia baino zeozer gehijao ustartzen daben arrakalako saijua.

Gaur egunian milaka musika programa daoz ehundaka emisoretan sakabanatuta. Ez dao radiju piztu besterik horretaz ohartzeko. Oin ia, seguraski, zure musika gustokua radijuan topatia, ez da hain erresa, ezta? Hay amigo…. Guk ez dou ziurtatzen gure irratsaiju sintonizatian gustoko zeozer entzungo dozunik, baina probatiarren …

Atzerriko talde ezagunak, ez hain ezagunak, eta bertoko grupuen doinuak betetzen dabe Lekitto Calling saijua. Santi da Karlitos musika onagaz gozatzen eta zeuri gozaraziz. Gogoratu, Barijakuro Arrakala irratijan elkar topo ein ahal izango dogula, 19:30tik 20:30etara eta errepikapena Sapatutan 10:00tik 11:00ra.

Guaz harremanetan ipintxeko; lekitto_calling@hotmail.com. Txorradak zulun esan arpeira …

Gaiztuk ixan eta amari kasurik pez!

Santi eta Karlitos, Lekitto Calling Rules

No hay comentarios: